Corteo, Cirque du Soleil-eko produkzio maitagarriena, Buesa Arenara helduko da 2020an

Ikuskizunak Gasteizko Buesa Arena bisitatuko du 2020ko urtarrilak 29tik otsailak 24ra. Guztira, 7 funtzio izango dira.

Corteo, Cirque du Soleil-eko produkzio maitagarriena, biran dago Europatik zehar. Ikuskizunak Gasteizko Buesa Arena bisitatuko du 2020ko urtarrilak 29tik otsailak 24ra. Guztira, 7 funtzio izango dira. Daniele Finzik zuzentzen duen Corteo produkzioa bakarra da munduan. Ikuskizuna Montrealeko Karpa Handian estreinatu zen 2005an. Harrezkeroztik ikuskizunak arrakasta izugarria izan du mundu osoan: 8 miloi ikusle baino gehiago 4 kontinente eta 19 herrialde desberdinetan.

Aurretiazko salmenta zabalik dago jada Cirque Clubeko bazkideentzat. Bazkide egitea doan da eta abantaila ugari ditu: aurretiazko sarrerak eskuragarri, eskaintza bereziak edo show-ari buruzko informazio esklusiboa. Egin zaitez bazkide hurrengo webgunean: www.cirqueclub.com.

Bihartik aurrera, abenduak 28, sarrerak eskuragarri egongo dira publiko guztiarentzat cirquedusoleil.com/corteo, Livenation.es edo Ticketmaster webguneetan, eta El Corte Ingles-en.

Corteo (segizio italieraz) prozesio alai bat da, pailazo batek imajinatutako desfilea alegia. Ikuskizunean zehar aktorearen pasioa eta grazia akrobataren boterearekin nahastuko dira. Espektakulu dibertigarri honek dibertsioz, komediaz eta naturaltasunez beteriko mundu baten murgilduko du ikuslea. Ikuskizunak zerua eta lurraren arteko espazio misteriotsua bisitatzeko aukera eskainiko digu.

Guardako aingeruen begiradapean, pailazoak bere hileta imajinatzen du inauteri giroan. Handia eta txikia nahastuz, barregarria eta tragikoa, perfekzioaren magia eta inperfekzioaren xarma; ikuskizunak pailazoaren indarra eta hauskortasuna gailentzen ditu. Honen jakinduria eta adeitasuna azpimarratuz, guztiok gure barnean dugun onberatasuna ilustratzen da. Corteo ikuskizunaren musika oso liriko eta jolasgarria da. Ospakizun atenporal honen bitartez ilusioak errealitateari egiten dio burla.

Eszenatokiaren kontzeptuak eta disposizioak atmosfera teatral batera eramango du ikuslea. Cirque du Soleil-en espektakuluak ez dira inoiz halako pabilioi baten antzeztu. Eiffel Dorrean inspiratutako kortinak eta eskuz pintatutako kortina zentralak sekulako sentsazioa emango dio eszenatokiari. Corteo-ren poesia ezin hobe transmitituko da Buesa Arenako eszenatokian. Ikuskizunaren aktore-zerrenda mundu guztiko 51 akrobatek, musikarik, abeslarik eta aktorek osatzen dute.

Babeslea

Cirque du Soleil-ek bere esker ona erakutsi nahi dio Corteo ikuskizunaren babesle ofizialei: SKODA eta Arabako Foru Aldundia, azken hau Buesa Events bitartez.

Sarrerei eta emanaldiei buruzko informazioa:

2020ko urtarrilak 29, asteazkena: 21:30.

2020ko urtarrilak 30, osteguna: 21:30.

2020ko urtarrilak 31, ostirala: 21:30.

2020ko otsailak 1, larunbata: 17:30 (Premium) eta 21:30 (Premium).

2020ko otsailak 2, igandea: 16:00 (Premium) eta 20:00 (Premium).

Share:
Buesa Arena 2021 ©