Ene Kantak Jai Erraldoia Buesa Arenara helduko da hurrengo urtarrilean
Buesa Events-en bitartez, umeentzako ikuskizun arrakastatsua Gasteizera helduko da.
Ene Kantak Jai Erraldoia ikuskizun berria Buesa Arenara helduko da hurrengo urtarrilak 4an (17:00). Ene Kantak 2011tik darama umeentzako abesti euskaldunak konposatzen. Zazpi urte eta lau CD propio atera ondoren, ikuskizun familiar eta maitagarri hau Gasteizera iritsiko da.
Nafarroako zazpi konpartsa desberdinetako 32 erraldoi izango dira festa handi honetan. Ikuskizunean zehar pertsonaia berriak aurkeztuko dira eta ikusleek abesti berrien koreografiak dantzatzeko aukera izateaz gain, klasiko zaharrak joko dira ere.
Satorjator izango da Ene Kantak Jai Erraldoiaren protagonista nagusia. Abentura berri honetan, Satorjator, Nere eta Enekok Lurreko zentrora egingo dute bidaia.
Sarrera guztien prezioa 12€-koa izango da, Buesa Arenako pistan zein harmailan. Sarrerak Saski Baskoniaren salmenta puntuetan eskuratu daitezke (Baskonia-Alaves Experience Store eta www.baskonia.com). Beste behin Buesa Events-ek ikuskizun familiar eta erakargarri bat ekarriko du Gasteizera. Etxeko umeek primeran pasako dituzte Gabonak ikuskizun alai eta eder honekin.