Eraikina

Fernando Buesa Arena Pabiloia Gasteizen kokatutako erabilera anitzeko pabiloia da. Bertan KIROLBET Baskoniak Endesa Ligako eta Turkish Airlines Euroleagueko etxeko neurketak jokatzen ditu.

15.504 pertsonentzako kapazitatearekin, pabiloian festa-aktibitateak, kirol-aktibitateak eta aktibitate musikalak zein kulturalak burutzen dira. Gainera, pabiloiaren eszenatokia guztiz moldagarria denez, edozein espektakulu garatu daiteke bertan. Kanpoko parkingean 2.500 auto sartzen dira. Fernando Buesa Arena hiriko gune ederrenetako baten dago kokatuta, Salburuako hezegunearen ondoan alegia.

Buesa Arenak kirol-ebentu handiak batu ditu, Saskibaloiko Errege Kopa, Eurocupeko finala edo Euskal Gym-aren gala eta 2019an saskibaloi kontinentalaren epizentro bihurtuko da. Euroleagueko Final Fourra Gasteizen jokatuko da eta Europako lau talde onenak izango dira bertan.

Eguzki-energiazko 439 kW-ren baliokide diren 1.830 panel fotovoltaikok, eta sistema geotermikoaren instalazioak Buesa Arena autokontsumo energetikoaren abangoardian kokatzen dute.

Buesa Arena 2021 ©