Manolo Garcia Buesa Arenara helduko da maiatzean

Abeslari eta konpositore katalanak bere gira berria aurkeztuko du: ‘Acústico, acústico, acústico’.

Manolo Garciak hogei hiri bisitatuko ditu bere gira berria aurkezteko eta Gasteiz hiri hauetako bat izango da. Buesa Events proiektuaren bitartez, Buesa Arenak konpositore eta abeslari katalanaren ‘Acústico, acústico, acústico’ kontzertua jasoko du maiatzak 3an, 21:00etan.

Laurogeigarren hamarkadan Los Rapidos, Los Burros eta El Ultimo de la Fila taldeen partaide bezala eta bere ibilbidea bakarrik hasi zuenetik, Manolo Garcia formatu akustikoan aurkeztuko da lehenengo aldiz. Parafernalia elektrikoa atzean utziz, 180 graduko bira ematea erabaki du. Gitarra espainiarren eta akustikoen laguntzaz, Manolo Garcia sonoritate akustikoan zentratuko da.

Bere jarraitzaileek eta kontzertura gerturatzen diren pertsona guztiek erregistro berri honekin disfrutatzeko aukera izango dute. Emozionatzeko modu desberdin bat landuko da eta bere interpretazioa eta ahotsa modu desberdinean helaraziko dira.

Artista-taldea: Ricardo Marin, Victor Iniesta, Josete Ordoñez (espainiar gitarra, gitarra akustikoa eta lautea), Juan Carlos Garcia (pianoa, perkusioa eta koroak), Olvido Lanza (biolina eta txeloa), Charly Sardà (perkusioak) eta Iñigo Goldaracena (kontrabaxua eta akordeoia), Manolo Garcia (ahotsa eta gitarra akustikoa).

Sarrerak salgai: www.ticketmaster.es

Share:
Buesa Arena 2019 ©