Pirritx, Porrotx eta Marimotots Buesa Arenara heltzen dira

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken lana -Musua- Buesa Arenara helduko da abenduak 1an.

Laugarren urtez jarraian Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Gasteiz bisitatuko dute haien abesti berri guztiak gure umeekin batera kantatu eta dantzatzeko.

Balore konstruktiboak sustatzeko helburuaz, pailazo talde ospetsuak euskara eta poztasuna batu nahi ditu. Kasu honetan musua izango da ikuskizun dibertigarri honen gaia.

Ikuskizuna Buesa Arenan antzeztuko da hurrengo abenduak 1an, larunbata, eta bi sesio izango dira: 16:00tan eta 19:00tan. Sarreren prezioa 8€-koa izango da eta Saski Baskoniaren salmenta puntuetan eskuratu daitezke (Baskonia-Alaves Experience Store eta www.baskonia.com) .

Umeek ezin hobe pasako dute pailazo talde euskaldunaren azken abestiekin.

Share:
Buesa Arena 2021 ©