Historia

Ganaduaren Feria jasotzeko helburuaz, 1966an eraiki zen udal ekimenaren bitartez. 1977an Arabako Foru Aldundiari saldu zitzaion eraikina eta 1987an barne zolatuaren zolaketa burutu zen. Momentu hartatik eraikina Betoñoko Azoka Eremua deitzera pasa zen.

1990ko maiatzean, Batzar Nagusiak Betoñoko Azoka Eremua erreformatzea erabaki zuen, 5.000 pertsonentzako edukiera izango zuen pabiloia eraikitzeko. 4 hilabetetan burutu zen erreforma proiektu hura.

Baskoniaren eboluzioan oso garrantzitsua izan da eszenatoki aldaketa. Mendizorrotzako pabiloia txiki geratzen hasia zen eta ACB Ligak 5.000 jarraitzailerentzako edukiera minimoa ezarri zuen estadioentzat. Beraz, beste pabiloi bat eraikitzeko beharra zegoen eta arabar erakundeekin negoziatu ondoren, Gasteizeko ganadu plaza saskibaloi kantxa bihurtzea erabaki zen. Araba Pabiloiak, ondoren Buesa Arena deituraz, Klubaren historiako denboraldi onenak jaso ditu. Urte hauetan Baskonia Europako talde onenen artean kokatu da.

Diputatuen Kontseiluaren akordioaz, 1990ko irailak 11an eraikina Araba Pabilioia deitzera pasa zen. Araba Pabiloi berria 1990ko irailak 15an inauguratu zen Taugres eta Atletico de Madrid Villalba taldeen arteko neurketaz.

1998-99 denboraldian Buesa Arena handitu egin zen eta pabiloiak 9.500 pertsonentzako kapazitatea izatera pasa zuen. Pabiloiaren erreforman 360 tonako kupula 7,63 metrotik 11,35 metrora igo zen. Gainera, kupularen diametroa handitzea erabaki zen, 76 metrotik 96 metrora. Erreforma honen bidez, Araba Pabiloiak 5.012 pertsonentzako kapazitatea izatetik 9.018 pertsonentzako edukiera izatera pasa zuen. Obra berria 1998ko abenduak 22an inauguratu zen, TAU Ceramica eta FC Bartzelonaren arteko norgehiagokarekin. Denboraldi horretan taldeak kontinenteko txapelketa gorenean debutatu zuen, Euroleaguen alegia.

2000ko otsailean pabiloia Fernando Buesa Arena deitzera pasa zen politikari sozialistaren omenez, proiektuaren sustatzaile garrantzitsua. Fernando egun batzuk lehenago izan zen eraila.

2007ko udan harmailak erreformatu ziren eta 9.700 pertsonentzako kapazitatea lortu zen.

2010ko otsailean Buesa Arenaren erreforma osoarentzako protokoloa sinatu zen. Xabier Agirrek, Arabako Diputatu Nagusia, Blanca Urgellek, Eusko Jaurlaritzako Kultura Kontseilaria, eta Patxi Lazcozek, Gasteizeko alkatea, sinatu zuten protokoloa. Obraren gastuen %50a Diputazioak ordaindu zuen eta beste %50a Eusko Jaurlaritzak. Parkingaren eta sarbideen obra aldiz, Udaletxeak gauzatu zuen.

Apirilak 9an, pazko astelehena, Buesa Arena berria estreinatu zen 15.504 jarraitzailerekin. Sarrera guztiak partidua baino 10 egun lehen agortu ziren. Egun historiko hartan, Caja Laboralek Real Madril garaitu zuen (67-66). Gainera, NBA-n hainbat denboraldi jokatu ondoren, Chapu Nocioniren itzulera eman zen. Aste bete lehenago Murtzian jokatu zuen.

2016ko urtarrilak 3an, ACB Ligako jarraitzaile errekorra hautsi zen. Laboral Kutxa eta Real Madrilen arteko neurketan 15.544 zale batu ziren. Bi urte beranduago, 2018 abenduan, Buesa Arenak errekor historiko hura berdindu zuen berriz Real Madrilen aurka.

Buesa Arena 2021 ©